top of page

Saguaren jokoa

 

Jolas honek gure ikasleak teknologia berriak ezagutzea du helburu, ordenagailuaren txokoan jolastuko dira txandak errespetatuz.

 

Helburu pedagogikoen artean, aldiberekotasunaren lanketa (sagua agertzen den bakoitzean bere gainean sakatu behar du botoia), zenbakien segidak (puntuaketan), eta aipatu den bezala ordenagailuarekin harremana du helburu.

 

Jolas dinamiko eta erakargarria da, gaur egun IKTak daukaten botere handiarekiko egokitua. 4 urteko gelan sartzeko abagunea dago baina bost urteko gelarako aproposagoa da.

 

 

bottom of page