top of page

IRTEERA  ^^

Irteera honekin haurrek animaliak gertutik ezagutzea dugu helburu. Horretarako cabarceno aukeratu dugu. Gertu dagoen parke naturala da, oso aproposa haurrekin joateko mota guztietako animaliak daudelako. Haurrak animaliak zuzenean ikusiko dituzte. Nolakoak diren ikusiko dute. Gainera parkean lan egiten duen pertsona bat azalpenak emango dizkigu, hobeto ezagutzeko eta informazio gehiago emateko.

 

Nora? ---- Cabarceno

Irteera ordua? ----- goizeko 8:45etan , eskolan 8:30 geratu behar gara.

Bueltatzeko ordua? ---- Arratsaldeko 7etan. Eskolara 7:45tan iritsiko gara

Prezioa? ---- 5€ parkerako sarrera 2€ autobusaren prezioa

Zer eraman behar da? ---- hamaiketakoa, bazkaltzeko janaria, eta merienda. Ur botila ere gomendagarria izango da

Nortzuk joango gara?  ---- Haur hezkuntzako 2.zikloko (3-4-5 urte) haurrak. Haur hezkuntzako irakasle guztiak, hezkuntza berezietako bi irakasle, eta bi irakasle lehen hezkuntzakoa (12 guztira)

 

HH.ko Curriculumarekin bat eginez: Naturarekiko eta izaki bizidunekiko jakin-mina, interesa eta errespetua izatea. Pertsonok natura eta izaki bizidunak zaintzeko dugun erantzukizunaz jabetzea, eta jarrera kritikoa izatea ingurunea kaltetzen duten ekintzekiko. (Inguruaren ezaguera)

Parkearen informazioa nahi baduzue http://www.parquedecabarceno.com/inicio hori da web orrialdea.

Eta hemen Cabarceno ez baduzue ezagutzen https://www.youtube.com/watch?v=7KSD8y0hTb4 video bat ezagutzeko

bottom of page