top of page

Gure eskola metodologia egoki baten alde dago, baian zein da metodologia on bat? Metodologia egokia izateko, gure ustez, giza potentzialtasun guztiak kontuan izan behar ditu. Gaur egungo metodologia, nahiz eta diskurtso politiko bikaina izan, ez ditu haurren potentzialtasun guztiak kontuan hartzen. Irakasleek edukiak irakasten ditu eta ikasleen erantzuna soilik baloratzen da. Arazo honi aurre egiteko, hezkuntza holistikoa sortu egin zen.

Hezkuntza holistikoa: Pertsonaren garapen globala bilatzen du. Ez da soilik oinarrizko trebetasunetan geratzen, bizitzeko garrantzitsuak izango diren trebetasunak ere kontuan hartzen ditu. Komunitate baten sorkuntzaren alde dago ere. Gizakiaren potentzialtasun guztiak bilatzen ditu (intelektuala, emozionala, soziala, fisikoa, artistiko-estetikoa, kreatibo-intuitiboa eta espirituala). Kontuan hartzen ditu ere, erritmo desberdinak. Ikasleek ez dutela soilik beraien adimenarekin ikasten, bere gorputzaren bitartez, bere interes, sentimendu eta imaginazioaren bitartez ere ikasten du.

  • Espiritualitatea: holistikak espiritualitatea kontuan hartzen du eta garatzen du, oinarrizkoa kontsideratzen delako bake mundiala lortzeko

  • Interrerlazioak: Kontuan hartzen dira adimena eta gorputzaren arteko interrerlakzioak, eta ikasle, irakasle eta gurasoen artekoa.

  • Oreka: Planteamendu dualistikoen haustura egiten du. Adimenaren eta gorputzaren arteko oreka bilatzen du, arrazoia eta sentimenduen artean, pentsamendu analitiko eta pentsamendu sistematiko artean, informazioa eta esperientziarne artean, klase barruko lana eta klase kanpoko lanarem artean, ikasleen eta irakasleen artean, oreka bilatzen du.

  • Kooperazioa: Aurreko bi printziopioengatik, hezkuntza holistikoa atentzioa jartzen dio pertsonen arteko erlazioei. Irakasle-ikasleen erlazioa berdinen artekoa izan behar da, irakeia, dinamikoa, komunitate bat lortzen.

  • Inklusibitatea: hezkuntza holistikoaren barruan dauden pertsona guztiak, berdinak kontsideratzen ditu. Ez ditu kontuan hartzen beraien adimena, sexua, kultura edota maila ekonomikoa. Guztiok potentzialtasun bikainak dituzte garatuak izateko.

  • Esperientzia: Zenbait eduki ikasteko ez dira beharrezkoak liburuak, esperientzia baizik. Bizitzarako zenbait eduki ezin dira ikasi esperientzia bizitzen ez badugu.

bottom of page