top of page

Murala

 

 Ariketa honetan haurrek binaka lan egingo dute eta animalien hainbat irudi eskainiko zaizkie. Binaka aterako dira arbelera eta haien ikaskideei zein animalia hautatu duten azalduko diete. Animalia horren ezaugarri nagusiak aipatuko dituzte irakaslearen laguntzaz. Guztiok egin ondoren, animalia moztuko dute eta gordeko dute geroago muralean ipintzeko.

Bakoitzak bere animalia itsatsiko du muralaren atal batean (atal bat basatientzat eta beste bat etxekoentzat). Itsatsi aurretik animalia hori zergatik gustatzen zaien azalduko dute.

 

 Amaitzerakoan, murala horma batean eskegiko da. Animalien irudiak,artaziak, muralaren kartoi mehea eta itsaskina beharko da.

 

HH.ko Curriculumarekin bat eginez: Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta/edo funtzional jakin batzuen arabera sailkatzea.

bottom of page