top of page

Gernika-Lumon kokatuta dagoen eskola gara. 2000. urtetik daramatzagu hezkuntza munduan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrekin elkarlanean. Eskola eleanitza gara, beste hizkuntz eta kulturei zabaltzen gar1a, gure haurrek munduaren ikuspegi zabalagoa izan dezaten. Haurrei hezkuntza esperientzia paregabeak eskaintzen dizkiegu beraien ikasketa prozesua garatzeko.

 

Gure hezkuntza komunitatea osatzen duten lan taldeko ezaugarri nagusienak honako hauek ditugu Bolivarren teorian oinarrituz . Berak proposatzen zuen helburu nagusia ikaskuntzaren ezagutzak eta kultura berrantolatzea zen, eguneratutako antolakuntza diseinua eraikiz. Ideia honekin bat egiten dugu eta hori dela eta honako aspektu hauen apustu egiten dugu. Gure eskolak haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako hezkuntza eskaintzen du.

Gure helburu nagusien artean inplikazioa, motibazioa eta haurren autonomia daude, lan eta garapen egoki bat lor dezaten.

 

 Komunitatearen partahidetza lortzeko bilerak eta eztabaida guneak antolatzen ditugu irakasle gelan, non eta gurasoak parte hartzeko abagunea izango duten. Familiarekiko gardentasuna bermatu nahian txostenak jasoko dituzte lantzen ari ditugun jarduera eta proiektuen inguruan informazioa jaso dezaten.

 

 Guren ikasleekin ebaluazio jarraia egiten dugu ikasturtean zehar, haien erritmoak errespetatuz. "Ikasleekin" adierazten dugu irakaslearen ikuspenaz gain ikasleek baita ere autoebaluazio bat egingo dutelako haien garapen eta lanaz bere kabuz ohartzeko.

 

 Web orri honetan aurkezten dugun proiektua jardueren atalan txikientzat zuzenduta dago, HH.ko geletan erabiliko den materiala baita, aurrerantzean nagusientzako proiektu berri batean lan egiten hasi gara.

 

Gardnerren adimen anitzak dira gure abiapuntua izango dira gure jardueren proiektuan, non eta eremu guztiak lantzeko asmoarekin prestatu dira. Gai nagusia animaliak diren heinean hurbilketa bat egin nahi dugu gelan animalien munduarekiko.

 

 

 

 

 

Adimen emozionala transmititzeko xedea dugu hezitzaile bezala; enpatia, elkarlaguntza eta errespetua jarrerak sustatzen saiatuko gara, gizarte demokratiko eta inklusiboa azpimarratzeko. Esaterako liskarrak eta arazoetan sentimenduak aztertzen dituzte ikasleek, konponbide baketsuak proposatuko dira eta ahal izanez gero autonomikoki arazoei aurre egiten ikas dezaten.

 

 

 

 

bottom of page