top of page

Animalien unitate didaktikoa

 

 Ikasturte honetan animalien mundua landuko dugu gelan, horretarako proiektu bat prestatu dugu jarduera ezberdinekin. Proiektuari amaiera emateko txango bat prestatuko dugu Cabarceno parkeari bisita egiteko. 

 

 Ariketa ezberdinak egingo dituzte haurrak, adibidez fitxak, IKT-etaz baliatuz jolas ezberdinekin arituko dira,..

 

Eta zein da xede nagusia? Animalien mundura hurbilketa bat egitea, ezagutza berriak izatea eta txangoa egin aurretik aurrezagutzak eraikitzea.

 

Landuko diren eduki zehatzak honako hauek dira (Curriculum Berria

 

  Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta/edo funtzional jakin batzuen arabera sailkatzea. (Naturaren ezaguera). Horretarako  proposaturiko 3. eta 4. jardura egingo dira.

 

II. eranskina: Esperientzia eremuak. Ingurunearen ezaguera

 

  Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko. 3, 5, 6 eta 10.rren jarduerak.

 

  Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta/edo funtzional jakin batzuen arabera sailkatzea. 3, 5 eta 6 jarduerak.

 

  Ea identifikatzen dituen ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta landare, bai eta haien ezaugarri batzuk ere. 6 eta 8 jarduerak.

 

  Ea parte hartzen duen, bai banaka, bai eta taldeka ere, musikako, gorputz-adierazpeneko eta adierazpen plastikoko jardueretan abestien jardueran ikusten den bezala. 2, 6, 7, 8 eta 9 jarduerak.

 

 

 

bottom of page